KANALA

by ENKORE

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €14 EUR  or more

     

1.
2.
3.
4.
5.
(free) 03:39
6.
7.
03:24
8.
9.
03:25
10.
04:19

credits

released February 20, 2014

ELKAR-Oihuka

tags

license

all rights reserved

about

ENKORE Bilbao, Spain

Musikari belaunaldi berri bat ordezkatzen dute. Belaunaldi horrek lehen aldiz bizi du laurogeiko hamarkadan Kalifornian sortutako hardcorearen xarma melodikoa eta erritmoak. Enkorek kantu zuzenak, erraz gogoratzen diren leloak eta kontu handiz txertatutako koruak aurkezten ditu. ... more

contact / help

Contact ENKORE

Streaming and
Download help

Track Name: Abiadura bizian
Helmugarik gabeko trena hartu dugu, gure aukera
Atzean utzitakoa ahaztu, arnas hartu eta aurrera.

Abiadura bizian…

Hey! Hey! Orain sortzera goaz
Gure bizitzaren soinu banda
Hey! Hey! Igo bolumena
Musika eten ez dadila.

Gogoak, kemena eta grina, ilusioa, indarra gure bidelagun dira
Ametsak etengabe berrituz, ezin gara gelditu azken geltokian.

Abiadura bizian…

Hey! Hey! Orain sortzera goaz
Gure bizitzaren soinu banda
Hey! Hey! Igo bolumena
Musika eten ez dadila.

Gure bizitza delako
Hemen gaudelako
Onerako eta txarrerako.

Hey! Hey! Orain sortzera goaz
Gure bizitzaren soinu banda
Hey! Hey! Igo bolumena
Musika eten ez dadila.

Hey! Hey! Orain sortzera goaz
Gure bizitzaren soinu banda
Hey! Hey! Igo bolumena
Musika eten ez dadila.
Track Name: Izaren artean
Bion ahoen arteko
Distantzia murriztera noa
Musu bat lapurtu dizut
Ea nahi ote duzun bueltan.

Mesedez ez hitzik esan
Begietara begira nazazu
Basapiztien antzera
Zer nahi dugun ondo dakigu.

Ez gara lagunak izango, ez gara izango lagunak.

Jolastu nahi baduzu, jolas dezagun izaren artean
Biok bakarrik gaude, lotsarik ez da
Eta marraztu ditzagun kolore bako haragizko tximeletak
Bihurri izan gaitezen, ez gara izango lagunak.

Ezpainekin esploratu
Zure gorputzaren mapan zehar
Zerura eramango zaitut
Ez gara ohetik jaitsi behar.

Berotzen hasiak gara
Aska dezagun barneko sua
Erretzeko arriskua da
Busti gaitezen bada ez bada.

Ez gara lagunak izango, ez gara izango lagunak.

Jolastu nahi baduzu, jolas dezagun izaren artean
Biok bakarrik gaude, lotsarik ez da
Eta marraztu ditzagun kolore bako haragizko tximeletak
Bihurri izan gaitezen, ez gara izango lagunak.

Ohea espazio-ontzia
Zure gela mundua
Mila fereken artean
Ez gara izango lagunak

Jolastu nahi baduzu, jolas dezagun izaren artean…

Jolastu nahi baduzu, jolas dezagun izaren artean
Biok bakarrik gaude, lotsarik ez da
Eta marraztu ditzagun kolore bako haragizko tximeletak
Bihurri izan gaitezen, ez gara izango lagunak.

Ez gara lagunak izango ez gara izango lagunak ez gara lagunak izango ez gara izango lagunak.
Track Name: Gaizkide gara
Azken juizioaren ordua heldu da
Biktimak izan arren, gaizkide gara.

Inposatu diguten sasi demokrazi honen emaitza gara
Gutxi batzuen interesen erritmora dantzan
Misilen hotsek danbor-arradekin bat eginda hauxe da kanta
Ohartu zaitez hildako bakoitzak gure sinadura darama.

Azken juizioaren ordua heldu da!
Biktimak izan arren gaizkide gara!

Zorigaiztoko bizitzara kondenatu ditugun izakiek
Kontsumoaren gosea aseko dute lehertu arte
Birikiak pikatu dizkiogula ama lurra negarrez
Basamortu jantziak josi trenbide eta errepidez

Azken juizioaren ordua heldu da!
Biktimak izan arren gaizkide gara!
Azken juizioaren ordua heldu da!
Biktimak izan arren gaizkide gara!

Datozen belaunaldiak
Non biziko ote dira?
Odolez margotutako infernu baten errautsak dira
Gure ondarea

Azken juizioaren ordua heldu da!
Biktimak izan arren gaizkide gara!
Azken juizioaren ordua heldu da!
Biktimak izan arren gaizkide gara!
Track Name: Enkore - Gau alaiak Vs. Goiz goibelak
Igandea ate joka dut pertsianako zirrikituetatik
“Altxa zaitez alfer hori!” oihukatuz leihoaren bestaldetik
Atzo jainko izatera jolastu genuen eta gaur berriz
Deabruak infernura eraman nazala berarekin, berarekin!

Beti gazte izango ginela zin egin genion elkarri
“Eta bihar zer? Guri bost!” altxa kopak, topa orainari
Bart heroiak izan gara, gure hiriko kaleetatik
“Nahiko!” Aski dela esan diot esnatzean nire buruari.

Gau alaiak goiz goibelak, betikoa, beti berdin
Asteroko lezioa ez dut oraindik ikasi, ez dugu ikasi!

Indarrek botata utzi naute
Seigarren martxa sartu genuen beldur barik
Ez genuen jakin garaiz balaztatzen
Lagun arteko tragoei ezetz esan ezin
Orain hemen nago sabaiari so
Nagiak kentzen saiatzen biharamunari
Gauarekin joka egunak niri gol
Huts eta bat, benetan, ez dut tranparik egin.

Gau alaiak goiz goibelak, betikoa, beti berdin
Asteroko lezioa ez dut oraindik ikasi, ez dugu ikasi!

Gau alaiak, goiz goibelak…
Track Name: Airea
Agertu zara jendetzaren artean
Berandu egin zaigun azken taberna honetan
Argia soinean, distiraz jantzita
Jendetzaren artean zu agertu zara.

Airea izan nahi dut
Zure hasperen bakoitzean
Nik aire izan nahi dut.

Momentu batez denbora gelditu da
Gure begiradak gurutzatzean
Galduta nago, iluntasunean
Galduta, zure begietan.

Airea izan nahi dut
Zure hasperen bakoitzean
Nik aire izan nahi dut
Goizero zurekin esnatu
Eta belarrira esan:
Nik aire izan nahi dut

Aire, airea… aire, airea

Airea izan nahi dut
Zure hasperen bakoitzean
Nik aire izan nahi dut
Goizero zurekin esnatu
Eta belarrira esan:
Nik aire izan nahi dut

Aire, airea… aire, airea.
Track Name: Begiak itxi (ft. Mikel Moreno)
Hemen gaude elkarri begira
Sekretuen berotasunean
Engaina nazazu, esan egongo garela… elkarri begira
Engaina nazazu.

Begiak itxi genituen barre egitean
Eta ametsetan egon gara begiak itxita
Begiak itxiz musukatu dugu elkar
Mesedez eskatzen dizut itxi ditzagun begiak.

Berba bi elkarren ondoan
Orain esan ezin direnak
Engaina nazazu, esan egongo garela… elkarren ondoan
Engaina nazazu.

Begiak itxi genituen barre egitean
Eta ametsetan egon gara begiak itxita
Begiak itxiz musukatu dugu elkar
Mesedez eskatzen dizut itxi ditzagun begiak.

Zabaldu… zabaldu… begiak.

Begiak itxi genituen barre egitean
Eta ametsetan egon gara begiak itxita
Begiak itxiz musukatu dugu elkar
Mesedez eskatzen dizut itxi ditzagun begiak.
Track Name: Ni neu
Izan naizenaren barroteen artean preso bizi naiz
Nire barneko mamuekin
Irribarre baten atzean oinazea ezkutatzen dut maiz
Bizirik nagoen sentimendu honek hiltzen nauelarik.

Zerotik hasi nahi nuke
Ni neu izateko
Bihotza biluztu larrutik haratago
Ni neu izateko.

Antzezpena bertan behera utzita mozorroa kendu
Barkatu nazazu
Oihal denak erreko ditut, oholtza eta taulak apurtu
Esan gabeko hitzak ekintza bihurtu.

Zerotik hasi nahi nuke
Ni neu izateko
Bihotza biluztu larrutik haratago
Ni neu izateko.

Zerotik hasi nahi nuke
Ni neu izateko
Bihotza biluztu larrutik haratago
Ni neu izateko.
Track Name: Ozen oihukatu (ft. Zuriñe Hidalgo)
Zerutik hegan egin arte indarrez salto egingo dugu
Eta erortzen bagara berriz altxatuko gara.
Gauaren seme galduak, kontrol ezaren lagunak gara,
Herri honen melodia gure bihotzen taupadak.

Tik tak, tik tak denbora aurrera doa.

Libre bizi, borrokatu
Askatasun ametsak egi bihurtu.
Maite duguna defendatu
Entzun gaitzaten ozen oihukatu!

Itxaroteaz gogaituta aurrera egingo dugu,
Izan gaitezen munduan guk nahi dugun aldaketa.
Etsitzeko asmorik ez, ez dugu erraz amore emango,
Argi utzi behar dugu geroa geurea dela.

Tik tak, tik tak denbora aurrera doa.

Libre bizi, borrokatu
Askatasun ametsak egi bihurtu.
Maite duguna defendatu
Entzun gaitzaten ozen oihukatu!

Bihotza ukabilaren tamainako arma da
Bihotza ukabilaren tamainako arma da
Segi maitatzen, segi borrokan!

Libre bizi, borrokatu
Askatasun ametsak egi bihurtu.
Maite duguna defendatu
Entzun gaitzaten ozen oihukatu!
Track Name: Desagertu
Gaur ere etorri zara betiko kontuekin batera
Onena zarela besteen gainetik zaudela
Eta egun osoa pasa duzu lezioak ematen
Entzun aholku bat: joan zaitez popatik hartzera.

Limitera eraman duzu nire pazientzia
Ez dakit zelan lortu duzun, ez da gauza makala, ezta?
Zure inteligentziaren arrastorik ez dago
Nitaz barre egiten duzun bakoitzean.

Ea nola diotsudan
Ez zaitezen atsekabetu.

Agur! Alde hemendik orain
Ez zaitut ikusi nahi
Faltan botako ez zaitudala zin egiten dizut
Bakean utzi
Ahantzi nazazu
Egin fabore bat arren eta desagertu.

Ziur nago oraindik ez dakizula
Norainoko amorrua sortzen duzun nigan
Jakitekotan birritan pentsatuko zenuke
Tontakeriekin nigana hurbiltzea.

Isiltzen ez bazara erotuko naiz
Eta buruak egingo dit eztanda
Egia esan ez legoke gaizki egongo
Dudan beste aukera zu entzutea bada.

Ea nola diotsudan
Ez zaitezen atsekabetu.

Agur! Alde hemendik orain
Ez zaitut ikusi nahi
Faltan botako ez zaitudala zin egiten dizut
Bakean utzi
Ahantzi nazazu
Egin fabore bat arren eta desagertu.

Ea nola diotsudan
Ez zaitezen atsekabetu
Eta desagertu.

Agur! Alde hemendik orain
Ez zaitut ikusi nahi
Faltan botako ez zaitudala zin egiten dizut
Bakean utzi
Ahantzi nazazu
Egin fabore bat arren eta desagertu.
Track Name: Zure ondoan
Zure negar malko bakoitzak
Erraiak bustiz itotzen nau
Etsipena gela hotz honetan
Bizitzeko indarrekin lehia bizian.

Ez galdu inoiz irribarrea
Ez galdu itxaropena ez galdu adorea.

Hemen nago, bai, zure ondoan
Pauso bat aurrera, konfiantza izan zugan, lortuko duzu
Oihuka ezazu berriz nire izena
Eta betiko zurekin izango nauzu.

Aspaldi irakatsi zenidan
Maite ditugun gauzengatik borrokatu behar dela
Bihotzari entzun behar zaiola
Bera baita gutxienetan okertzen dena.

Maite zaitut, ez dudarik izan
Segi ezazu taupaden soinua.

Hemen nago, bai, zure ondoan
Pauso bat aurrera, konfiantza izan zugan lortuko duzu
Oihuka ezazu berriz nire izena
Eta betiko zurekin izango nauzu.

Hemen nago, bai, zure ondoan
Pauso bat aurrera, konfiantza izan zugan lortuko duzu
Oihuka ezazu berriz nire izena
Eta betiko zurekin izango nauzu.