FAKTORE KOMUNAK

by ENKORE

about

ENKORE Bilbao, Spain

Musikari belaunaldi berri bat ordezkatzen dute. Belaunaldi horrek lehen aldiz bizi du laurogeiko hamarkadan Kalifornian sortutako hardcorearen xarma melodikoa eta erritmoak. Enkorek kantu zuzenak, erraz gogoratzen diren leloak eta kontu handiz txertatutako koruak aurkezten ditu. ... more

contact / help

Contact ENKORE

Streaming and
Download help

Track Name: Itsasoaren bestaldean (ft. Juanmi Laia)
Tabla bat eta lau gurpilen gainean eguzkira
Venice Beach-eko paseotik aurrera begira.

Kresalaren usainak oroitu nau etxetik urrun nagoela
Kantauri itsasoa, euririk ez Kalifornian.

Nire lurrari zor diot orain naizen guztia
Itsasoaren bestaldean, zure itzala sumatzen da.

Hamabi gradu zero azpitik oinez naiz, hau da Broadway, gauaren paradisua
Nahiz eta kultura ezberdinak izan, herrimina sortzen zait barnean.

Kresal usainik ez da etxetik urrun nago eta
mendi, zelaiak dira maiz faltan botatzen ditudanak.

Nire lurrari zor diot orain naizen guztia
Itsasoaren bestaldean, zure itzala sumatzen da.

Gure lurra, zure lurra!

Itsasoaren bestaldean, itsasoaren bestaldean, itsasoaren bestaldean…
Zure itzala sumatzen da.
Track Name: Dantzan, dantzan!
Takoiak eta rimmela, ostiral gaua da eta.
Asteburua hasi da, zure ihes bidea.
Itzalen mundu honetan, gauaren erregina zara.

Dantzaleku erdian geldituko zaituenik ez da,
bihar arte dantzan, dantzan!
Pista gau honetan da zure xarmen jauregia
eta noiz arte dantzan, dantzan?

Alkohola eta taxiak, errutinaren isla.
Eguzkiarekin batera errealitatea.
Itzalen mundu honetan, gauaren erregina zara.

Dantzaleku erdian geldituko zaituenik ez da,
bihar arte dantzan, dantzan!
Pista gau honetan da zure xarmen jauregia
eta noiz arte dantzan, dantzan?

Gauaren erregina zarelako,
takoiak eta rimmela.
Gauaren erregina zarelako,
alkohola eta taxiak.
Gauaren erregina zarelako,
dantzan, dantzan!

Dantzaleku erdian geldituko zaituenik ez da,
bihar arte dantzan, dantzan!
Pista gau honetan da zure xarmen jauregia
eta noiz arte dantzan, dantzan?

Eta noiz arte?
Track Name: Zin dagizut
Zure boz eztia entzun, gauetan
Zure eskuak laztandu, ametsetan.
Mila kanta opaldu, irri baten truke
Nire bihotzak ahaztu ezin duen irri hura

Uoh oh oh, uoh oh oh, zu gabe, zu gabe
Uoh oh oh, uoh oh oh, zu gabe!

Ez dago ametsik nire gauetan
Zer egingo dut orain?
Ez zara bueltatuko.
Bakardadean zin dagizut
Ez duzula parekorik
Ez duzu parekorik
Track Name: Muxurik muxu (ft. Aiora Renteria)
Usaindu zaitzaket arnas eta usaindu
hemen zaude nire senak esnatuz
bihurri aurpegi horrek salatzen zaitu
eskutik oratu hegan egin dezagun

Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

Zure ahoa nire lepora lotu
nire atzazalak zure bizkarra mindu
gertu zaude, gertu nago, elkarren artean gertu
eskutik oratu hegan egin dezagun.

Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

Zure garrasien jabea nauzu.
Nire garrasien jabea zaitut.

Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.
Track Name: Bizi bizitza
Egunak ez dira gris kolorekoak
Ahaztu iragana eta bizi dezagun bizitza!
Dirua ez zaigu hilabete honetan
Amaiera arte helduko, bizi dezagun bizitza!

Sartu seigarren martxa
Zapaldu beldur gabe
Ez begiratu atzera
Bizi dezagun bizitza!

Aitatxu kalean berriro lan barik
Ama larrituta, bizi dezagun bizitza!
Tabernan gaur ere basoak garbitzen
Ordu txikiak arte, bizi dezagun bizitza!

Sartu seigarren martxa
Zapaldu beldur gabe
Ez begiratu atzera
Bizi dezagun bizitza!

Sartu seigarren martxa
Zapaldu beldur gabe
Ez begiratu atzera
Bizi dezagun bizitza!

Bizi bizitza, bizitza bizi…
Track Name: Beti gazte
Geroaren bizkarra ikus dezaket nire aurrean
Eta garapenaren arauak onartu ditut,
Onartu ditut, onartu ditut…
Eta niri bost axola!

Hau da nire helburua, geurea!
Beti gazte izatea ,na nara na na na
Beti gazte izatea ,na nara na na
Beti gazte izatea, na nara na na na
Na nara na na, na nara na na na.

Gaur ohetik jaikiko naiz,
Indarberrituz asmoak
Eta Peter Pan-en eskua oratuz eta leihotik hegan atera.

Hau da nire helburua, geurea!
Beti gazte izatea ,na nara na na na
Beti gazte izatea ,na nara na na
Beti gazte izatea, na nara na na na
Na nara na na, na nara na na na.

Ue oo, ue oo
Ue oo, ue oo
Ue oo, ue oo
Ue oo, ue oo

Hau da nire helburua, geurea!
Beti gazte izatea ,na nara na na na
Beti gazte izatea ,na nara na na
Beti gazte izatea, na nara na na na
Na nara na na, na nara na na na.
Track Name: Hiru akordetan (ft. Aitor Uriarte)
Izen bako istorioak
Idatzi genituen
Itsasertzeko promesa guztiak
Ondoratu arte.

Zeruko izar denek
Faltan botatzen zaituzte
Zu baitzinen nire gauetako
Astrorik ederrena.

Gaur ez, gaur ez,
Gaur ez, gaur ez…
Gaur ez, gaur ez
Gaur ez zaude…

Bihotzeko taupadak dira
Nire pausoen islada
Ez harritu nire arima ikustean
Burumakur Bilboko kaleetan.

Gaur ez, gaur ez,
Gaur ez, gaur ez…
Gaur ez, gaur ez
Gaur ez zaude…

Izen bako istorioak
Idatzi genituen
Hiru akordetan…
Track Name: Gure ereserkia
Eskerrak eman nahi dizkizuet modu honetan
Zuen omenez idatzitako kantua baita
Nire alboan egon zarete momentu latzenetan
Beti aldamenean!

Gaur irri baten inguruan elkartuko gara
Barreak bota auzoko tabernetan
Trago bat orain eta gero beste trago bat
Honek ez du amaitu behar!

Betidanik izan ez bada
Betirako izan dadila.

Denok batera kanta
Hau da gure ereserkia
Egun ilunak koloreztatzeko
Hemen zaudete lagunak

Ohartu ez bazarete ere hemen gaude batera
Familia polita osatu dugu jada
Etorkizunari eskatzen diot gauza soil bat
Hautsezina bihurtu dezala!

Berrogei urteren buruan konturatzea
Oraindik ere elkarrekin gaudela
Denborak bere aztarnak utzi ditu baina
Izandakoak gara!

Betidanik izan ez bada
Betirako izan dadila

Denok batera kanta
Hau da gure ereserkia
Egun ilunak koloreztatzeko
Hemen zaudete lagunak

Betidanik izan ez bada
Betirako izan dadila

Denok batera kanta
Hau da gure ereserkia
Egun ilunak koloreztatzeko
Hemen zaudete lagunak

Denok batera kanta
Hau da gure ereserkia
Egun ilunak koloreztatzeko
Hemen zaudete lagunak
Track Name: Bildurrik ez
Dena jadanik prest du, ihes egiteko
Arroparik, bildurrik ez
Dena jadanik prest du, ez bueltatzeko
Galderarik ez du nahi erantzunik ez baituelako
Zertarako?Zertarako?

Dena jadanik prest du, bere poltsa zaharrean
Arroparik, bildurrik ez
Dena jadanik prest du, bere buruan
Oroitzapenik ez du nahi berarekin eroan
Zertarako?zertarako?

Zertarako ikasi ditu bizitza honetan egin beharrekoak, jokabide zuzenak?
Zertarako maitemindu da askatasunaz, Zoramena deitzen den horretaz?

Hamabost urte igaro egin dira
Alde egin zuenetik, dena atzean utzirik
Eroa deitzen diote kaleetan gaindi abiatzean
Eroa al da, askatasunaren maitalea?

Zertarako ikasi ditu bizitza honetan egin beharrekoak, jokabide zuzenak?
Zertarako maitemindu da askatasunaz, Zoramena deitzen den horretaz?

Zoramena al da, askatasunaren izena?

Zertarako ikasi ditu bizitza honetan egin beharrekoak, jokabide zuzenak?
Zertarako maitemindu da askatasunaz, Zoramena deitzen den horretaz?