We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

KANALA

by ENKORE

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €14 EUR  or more

     

1.
Helmugarik gabeko trena hartu dugu, gure aukera Atzean utzitakoa ahaztu, arnas hartu eta aurrera. Abiadura bizian… Hey! Hey! Orain sortzera goaz Gure bizitzaren soinu banda Hey! Hey! Igo bolumena Musika eten ez dadila. Gogoak, kemena eta grina, ilusioa, indarra gure bidelagun dira Ametsak etengabe berrituz, ezin gara gelditu azken geltokian. Abiadura bizian… Hey! Hey! Orain sortzera goaz Gure bizitzaren soinu banda Hey! Hey! Igo bolumena Musika eten ez dadila. Gure bizitza delako Hemen gaudelako Onerako eta txarrerako. Hey! Hey! Orain sortzera goaz Gure bizitzaren soinu banda Hey! Hey! Igo bolumena Musika eten ez dadila. Hey! Hey! Orain sortzera goaz Gure bizitzaren soinu banda Hey! Hey! Igo bolumena Musika eten ez dadila.
2.
Bion ahoen arteko Distantzia murriztera noa Musu bat lapurtu dizut Ea nahi ote duzun bueltan. Mesedez ez hitzik esan Begietara begira nazazu Basapiztien antzera Zer nahi dugun ondo dakigu. Ez gara lagunak izango, ez gara izango lagunak. Jolastu nahi baduzu, jolas dezagun izaren artean Biok bakarrik gaude, lotsarik ez da Eta marraztu ditzagun kolore bako haragizko tximeletak Bihurri izan gaitezen, ez gara izango lagunak. Ezpainekin esploratu Zure gorputzaren mapan zehar Zerura eramango zaitut Ez gara ohetik jaitsi behar. Berotzen hasiak gara Aska dezagun barneko sua Erretzeko arriskua da Busti gaitezen bada ez bada. Ez gara lagunak izango, ez gara izango lagunak. Jolastu nahi baduzu, jolas dezagun izaren artean Biok bakarrik gaude, lotsarik ez da Eta marraztu ditzagun kolore bako haragizko tximeletak Bihurri izan gaitezen, ez gara izango lagunak. Ohea espazio-ontzia Zure gela mundua Mila fereken artean Ez gara izango lagunak Jolastu nahi baduzu, jolas dezagun izaren artean… Jolastu nahi baduzu, jolas dezagun izaren artean Biok bakarrik gaude, lotsarik ez da Eta marraztu ditzagun kolore bako haragizko tximeletak Bihurri izan gaitezen, ez gara izango lagunak. Ez gara lagunak izango ez gara izango lagunak ez gara lagunak izango ez gara izango lagunak.
3.
Azken juizioaren ordua heldu da Biktimak izan arren, gaizkide gara. Inposatu diguten sasi demokrazi honen emaitza gara Gutxi batzuen interesen erritmora dantzan Misilen hotsek danbor-arradekin bat eginda hauxe da kanta Ohartu zaitez hildako bakoitzak gure sinadura darama. Azken juizioaren ordua heldu da! Biktimak izan arren gaizkide gara! Zorigaiztoko bizitzara kondenatu ditugun izakiek Kontsumoaren gosea aseko dute lehertu arte Birikiak pikatu dizkiogula ama lurra negarrez Basamortu jantziak josi trenbide eta errepidez Azken juizioaren ordua heldu da! Biktimak izan arren gaizkide gara! Azken juizioaren ordua heldu da! Biktimak izan arren gaizkide gara! Datozen belaunaldiak Non biziko ote dira? Odolez margotutako infernu baten errautsak dira Gure ondarea Azken juizioaren ordua heldu da! Biktimak izan arren gaizkide gara! Azken juizioaren ordua heldu da! Biktimak izan arren gaizkide gara!
4.
Igandea ate joka dut pertsianako zirrikituetatik “Altxa zaitez alfer hori!” oihukatuz leihoaren bestaldetik Atzo jainko izatera jolastu genuen eta gaur berriz Deabruak infernura eraman nazala berarekin, berarekin! Beti gazte izango ginela zin egin genion elkarri “Eta bihar zer? Guri bost!” altxa kopak, topa orainari Bart heroiak izan gara, gure hiriko kaleetatik “Nahiko!” Aski dela esan diot esnatzean nire buruari. Gau alaiak goiz goibelak, betikoa, beti berdin Asteroko lezioa ez dut oraindik ikasi, ez dugu ikasi! Indarrek botata utzi naute Seigarren martxa sartu genuen beldur barik Ez genuen jakin garaiz balaztatzen Lagun arteko tragoei ezetz esan ezin Orain hemen nago sabaiari so Nagiak kentzen saiatzen biharamunari Gauarekin joka egunak niri gol Huts eta bat, benetan, ez dut tranparik egin. Gau alaiak goiz goibelak, betikoa, beti berdin Asteroko lezioa ez dut oraindik ikasi, ez dugu ikasi! Gau alaiak, goiz goibelak…
5.
Airea (free) 03:39
Agertu zara jendetzaren artean Berandu egin zaigun azken taberna honetan Argia soinean, distiraz jantzita Jendetzaren artean zu agertu zara. Airea izan nahi dut Zure hasperen bakoitzean Nik aire izan nahi dut. Momentu batez denbora gelditu da Gure begiradak gurutzatzean Galduta nago, iluntasunean Galduta, zure begietan. Airea izan nahi dut Zure hasperen bakoitzean Nik aire izan nahi dut Goizero zurekin esnatu Eta belarrira esan: Nik aire izan nahi dut Aire, airea… aire, airea Airea izan nahi dut Zure hasperen bakoitzean Nik aire izan nahi dut Goizero zurekin esnatu Eta belarrira esan: Nik aire izan nahi dut Aire, airea… aire, airea.
6.
Hemen gaude elkarri begira Sekretuen berotasunean Engaina nazazu, esan egongo garela… elkarri begira Engaina nazazu. Begiak itxi genituen barre egitean Eta ametsetan egon gara begiak itxita Begiak itxiz musukatu dugu elkar Mesedez eskatzen dizut itxi ditzagun begiak. Berba bi elkarren ondoan Orain esan ezin direnak Engaina nazazu, esan egongo garela… elkarren ondoan Engaina nazazu. Begiak itxi genituen barre egitean Eta ametsetan egon gara begiak itxita Begiak itxiz musukatu dugu elkar Mesedez eskatzen dizut itxi ditzagun begiak. Zabaldu… zabaldu… begiak. Begiak itxi genituen barre egitean Eta ametsetan egon gara begiak itxita Begiak itxiz musukatu dugu elkar Mesedez eskatzen dizut itxi ditzagun begiak.
7.
Ni neu 03:24
Izan naizenaren barroteen artean preso bizi naiz Nire barneko mamuekin Irribarre baten atzean oinazea ezkutatzen dut maiz Bizirik nagoen sentimendu honek hiltzen nauelarik. Zerotik hasi nahi nuke Ni neu izateko Bihotza biluztu larrutik haratago Ni neu izateko. Antzezpena bertan behera utzita mozorroa kendu Barkatu nazazu Oihal denak erreko ditut, oholtza eta taulak apurtu Esan gabeko hitzak ekintza bihurtu. Zerotik hasi nahi nuke Ni neu izateko Bihotza biluztu larrutik haratago Ni neu izateko. Zerotik hasi nahi nuke Ni neu izateko Bihotza biluztu larrutik haratago Ni neu izateko.
8.
Zerutik hegan egin arte indarrez salto egingo dugu Eta erortzen bagara berriz altxatuko gara. Gauaren seme galduak, kontrol ezaren lagunak gara, Herri honen melodia gure bihotzen taupadak. Tik tak, tik tak denbora aurrera doa. Libre bizi, borrokatu Askatasun ametsak egi bihurtu. Maite duguna defendatu Entzun gaitzaten ozen oihukatu! Itxaroteaz gogaituta aurrera egingo dugu, Izan gaitezen munduan guk nahi dugun aldaketa. Etsitzeko asmorik ez, ez dugu erraz amore emango, Argi utzi behar dugu geroa geurea dela. Tik tak, tik tak denbora aurrera doa. Libre bizi, borrokatu Askatasun ametsak egi bihurtu. Maite duguna defendatu Entzun gaitzaten ozen oihukatu! Bihotza ukabilaren tamainako arma da Bihotza ukabilaren tamainako arma da Segi maitatzen, segi borrokan! Libre bizi, borrokatu Askatasun ametsak egi bihurtu. Maite duguna defendatu Entzun gaitzaten ozen oihukatu!
9.
Desagertu 03:25
Gaur ere etorri zara betiko kontuekin batera Onena zarela besteen gainetik zaudela Eta egun osoa pasa duzu lezioak ematen Entzun aholku bat: joan zaitez popatik hartzera. Limitera eraman duzu nire pazientzia Ez dakit zelan lortu duzun, ez da gauza makala, ezta? Zure inteligentziaren arrastorik ez dago Nitaz barre egiten duzun bakoitzean. Ea nola diotsudan Ez zaitezen atsekabetu. Agur! Alde hemendik orain Ez zaitut ikusi nahi Faltan botako ez zaitudala zin egiten dizut Bakean utzi Ahantzi nazazu Egin fabore bat arren eta desagertu. Ziur nago oraindik ez dakizula Norainoko amorrua sortzen duzun nigan Jakitekotan birritan pentsatuko zenuke Tontakeriekin nigana hurbiltzea. Isiltzen ez bazara erotuko naiz Eta buruak egingo dit eztanda Egia esan ez legoke gaizki egongo Dudan beste aukera zu entzutea bada. Ea nola diotsudan Ez zaitezen atsekabetu. Agur! Alde hemendik orain Ez zaitut ikusi nahi Faltan botako ez zaitudala zin egiten dizut Bakean utzi Ahantzi nazazu Egin fabore bat arren eta desagertu. Ea nola diotsudan Ez zaitezen atsekabetu Eta desagertu. Agur! Alde hemendik orain Ez zaitut ikusi nahi Faltan botako ez zaitudala zin egiten dizut Bakean utzi Ahantzi nazazu Egin fabore bat arren eta desagertu.
10.
Zure ondoan 04:19
Zure negar malko bakoitzak Erraiak bustiz itotzen nau Etsipena gela hotz honetan Bizitzeko indarrekin lehia bizian. Ez galdu inoiz irribarrea Ez galdu itxaropena ez galdu adorea. Hemen nago, bai, zure ondoan Pauso bat aurrera, konfiantza izan zugan, lortuko duzu Oihuka ezazu berriz nire izena Eta betiko zurekin izango nauzu. Aspaldi irakatsi zenidan Maite ditugun gauzengatik borrokatu behar dela Bihotzari entzun behar zaiola Bera baita gutxienetan okertzen dena. Maite zaitut, ez dudarik izan Segi ezazu taupaden soinua. Hemen nago, bai, zure ondoan Pauso bat aurrera, konfiantza izan zugan lortuko duzu Oihuka ezazu berriz nire izena Eta betiko zurekin izango nauzu. Hemen nago, bai, zure ondoan Pauso bat aurrera, konfiantza izan zugan lortuko duzu Oihuka ezazu berriz nire izena Eta betiko zurekin izango nauzu.

credits

released February 20, 2014

ELKAR-Oihuka

license

all rights reserved

tags

about

ENKORE Bilbao, Spain

Musikari belaunaldi berri bat ordezkatzen dute. Belaunaldi horrek lehen aldiz bizi du laurogeiko hamarkadan Kalifornian sortutako hardcorearen xarma melodikoa eta erritmoak. Enkorek kantu zuzenak, erraz gogoratzen diren leloak eta kontu handiz txertatutako koruak aurkezten ditu. ... more

contact / help

Contact ENKORE

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like ENKORE, you may also like: