We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

FAKTORE KOMUNAK

by ENKORE

/
1.
Tabla bat eta lau gurpilen gainean eguzkira Venice Beach-eko paseotik aurrera begira. Kresalaren usainak oroitu nau etxetik urrun nagoela Kantauri itsasoa, euririk ez Kalifornian. Nire lurrari zor diot orain naizen guztia Itsasoaren bestaldean, zure itzala sumatzen da. Hamabi gradu zero azpitik oinez naiz, hau da Broadway, gauaren paradisua Nahiz eta kultura ezberdinak izan, herrimina sortzen zait barnean. Kresal usainik ez da etxetik urrun nago eta mendi, zelaiak dira maiz faltan botatzen ditudanak. Nire lurrari zor diot orain naizen guztia Itsasoaren bestaldean, zure itzala sumatzen da. Gure lurra, zure lurra! Itsasoaren bestaldean, itsasoaren bestaldean, itsasoaren bestaldean… Zure itzala sumatzen da.
2.
Dantzan, dantzan! (free) 04:17
Takoiak eta rimmela, ostiral gaua da eta. Asteburua hasi da, zure ihes bidea. Itzalen mundu honetan, gauaren erregina zara. Dantzaleku erdian geldituko zaituenik ez da, bihar arte dantzan, dantzan! Pista gau honetan da zure xarmen jauregia eta noiz arte dantzan, dantzan? Alkohola eta taxiak, errutinaren isla. Eguzkiarekin batera errealitatea. Itzalen mundu honetan, gauaren erregina zara. Dantzaleku erdian geldituko zaituenik ez da, bihar arte dantzan, dantzan! Pista gau honetan da zure xarmen jauregia eta noiz arte dantzan, dantzan? Gauaren erregina zarelako, takoiak eta rimmela. Gauaren erregina zarelako, alkohola eta taxiak. Gauaren erregina zarelako, dantzan, dantzan! Dantzaleku erdian geldituko zaituenik ez da, bihar arte dantzan, dantzan! Pista gau honetan da zure xarmen jauregia eta noiz arte dantzan, dantzan? Eta noiz arte?
3.
Zin dagizut 02:02
Zure boz eztia entzun, gauetan Zure eskuak laztandu, ametsetan. Mila kanta opaldu, irri baten truke Nire bihotzak ahaztu ezin duen irri hura Uoh oh oh, uoh oh oh, zu gabe, zu gabe Uoh oh oh, uoh oh oh, zu gabe! Ez dago ametsik nire gauetan Zer egingo dut orain? Ez zara bueltatuko. Bakardadean zin dagizut Ez duzula parekorik Ez duzu parekorik
4.
Usaindu zaitzaket arnas eta usaindu hemen zaude nire senak esnatuz bihurri aurpegi horrek salatzen zaitu eskutik oratu hegan egin dezagun Arropak erantzi muxurik muxu Biluzik gaudela laztandu nazazu Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu maite zaitut. Zure ahoa nire lepora lotu nire atzazalak zure bizkarra mindu gertu zaude, gertu nago, elkarren artean gertu eskutik oratu hegan egin dezagun. Arropak erantzi muxurik muxu Biluzik gaudela laztandu nazazu Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu maite zaitut. Zure garrasien jabea nauzu. Nire garrasien jabea zaitut. Arropak erantzi muxurik muxu Biluzik gaudela laztandu nazazu Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu maite zaitut. Arropak erantzi muxurik muxu Biluzik gaudela laztandu nazazu Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu maite zaitut.
5.
Bizi bizitza 03:01
Egunak ez dira gris kolorekoak Ahaztu iragana eta bizi dezagun bizitza! Dirua ez zaigu hilabete honetan Amaiera arte helduko, bizi dezagun bizitza! Sartu seigarren martxa Zapaldu beldur gabe Ez begiratu atzera Bizi dezagun bizitza! Aitatxu kalean berriro lan barik Ama larrituta, bizi dezagun bizitza! Tabernan gaur ere basoak garbitzen Ordu txikiak arte, bizi dezagun bizitza! Sartu seigarren martxa Zapaldu beldur gabe Ez begiratu atzera Bizi dezagun bizitza! Sartu seigarren martxa Zapaldu beldur gabe Ez begiratu atzera Bizi dezagun bizitza! Bizi bizitza, bizitza bizi…
6.
Beti gazte 03:42
Geroaren bizkarra ikus dezaket nire aurrean Eta garapenaren arauak onartu ditut, Onartu ditut, onartu ditut… Eta niri bost axola! Hau da nire helburua, geurea! Beti gazte izatea ,na nara na na na Beti gazte izatea ,na nara na na Beti gazte izatea, na nara na na na Na nara na na, na nara na na na. Gaur ohetik jaikiko naiz, Indarberrituz asmoak Eta Peter Pan-en eskua oratuz eta leihotik hegan atera. Hau da nire helburua, geurea! Beti gazte izatea ,na nara na na na Beti gazte izatea ,na nara na na Beti gazte izatea, na nara na na na Na nara na na, na nara na na na. Ue oo, ue oo Ue oo, ue oo Ue oo, ue oo Ue oo, ue oo Hau da nire helburua, geurea! Beti gazte izatea ,na nara na na na Beti gazte izatea ,na nara na na Beti gazte izatea, na nara na na na Na nara na na, na nara na na na.
7.
Izen bako istorioak Idatzi genituen Itsasertzeko promesa guztiak Ondoratu arte. Zeruko izar denek Faltan botatzen zaituzte Zu baitzinen nire gauetako Astrorik ederrena. Gaur ez, gaur ez, Gaur ez, gaur ez… Gaur ez, gaur ez Gaur ez zaude… Bihotzeko taupadak dira Nire pausoen islada Ez harritu nire arima ikustean Burumakur Bilboko kaleetan. Gaur ez, gaur ez, Gaur ez, gaur ez… Gaur ez, gaur ez Gaur ez zaude… Izen bako istorioak Idatzi genituen Hiru akordetan…
8.
Eskerrak eman nahi dizkizuet modu honetan Zuen omenez idatzitako kantua baita Nire alboan egon zarete momentu latzenetan Beti aldamenean! Gaur irri baten inguruan elkartuko gara Barreak bota auzoko tabernetan Trago bat orain eta gero beste trago bat Honek ez du amaitu behar! Betidanik izan ez bada Betirako izan dadila. Denok batera kanta Hau da gure ereserkia Egun ilunak koloreztatzeko Hemen zaudete lagunak Ohartu ez bazarete ere hemen gaude batera Familia polita osatu dugu jada Etorkizunari eskatzen diot gauza soil bat Hautsezina bihurtu dezala! Berrogei urteren buruan konturatzea Oraindik ere elkarrekin gaudela Denborak bere aztarnak utzi ditu baina Izandakoak gara! Betidanik izan ez bada Betirako izan dadila Denok batera kanta Hau da gure ereserkia Egun ilunak koloreztatzeko Hemen zaudete lagunak Betidanik izan ez bada Betirako izan dadila Denok batera kanta Hau da gure ereserkia Egun ilunak koloreztatzeko Hemen zaudete lagunak Denok batera kanta Hau da gure ereserkia Egun ilunak koloreztatzeko Hemen zaudete lagunak
9.
Bildurrik ez 05:36
Dena jadanik prest du, ihes egiteko Arroparik, bildurrik ez Dena jadanik prest du, ez bueltatzeko Galderarik ez du nahi erantzunik ez baituelako Zertarako?Zertarako? Dena jadanik prest du, bere poltsa zaharrean Arroparik, bildurrik ez Dena jadanik prest du, bere buruan Oroitzapenik ez du nahi berarekin eroan Zertarako?zertarako? Zertarako ikasi ditu bizitza honetan egin beharrekoak, jokabide zuzenak? Zertarako maitemindu da askatasunaz, Zoramena deitzen den horretaz? Hamabost urte igaro egin dira Alde egin zuenetik, dena atzean utzirik Eroa deitzen diote kaleetan gaindi abiatzean Eroa al da, askatasunaren maitalea? Zertarako ikasi ditu bizitza honetan egin beharrekoak, jokabide zuzenak? Zertarako maitemindu da askatasunaz, Zoramena deitzen den horretaz? Zoramena al da, askatasunaren izena? Zertarako ikasi ditu bizitza honetan egin beharrekoak, jokabide zuzenak? Zertarako maitemindu da askatasunaz, Zoramena deitzen den horretaz?

credits

released February 2, 2013

license

all rights reserved

tags

about

ENKORE Bilbao, Spain

Musikari belaunaldi berri bat ordezkatzen dute. Belaunaldi horrek lehen aldiz bizi du laurogeiko hamarkadan Kalifornian sortutako hardcorearen xarma melodikoa eta erritmoak. Enkorek kantu zuzenak, erraz gogoratzen diren leloak eta kontu handiz txertatutako koruak aurkezten ditu. ... more

contact / help

Contact ENKORE

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like ENKORE, you may also like: