We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

E

by Enkore

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR  or more

     

1.
Aspaldiko partez aurkitu gara kasualitate hutsaren mesedetan bion arteko begiradak dio: ”gaua interesgarri jartzen hasi da” narananana dantzatuz hurbildu zara narananana ahopeka belarrira Aizu, zoratu egingo nauzu gure betiko jolasa bihotz ezkutua aizu, dastatu egingo zaitut gau eroen gutizia bihotz ezkutua Argiak zarbeldu dira Benitoren erritmoaz begi txilotuek markatzen dute atzera kontua narananana dantzatuz hurbildu zara narananana ahopeka belarrira Aizu, zoratu egingo nauzu gure betiko jolasa bihotz ezkutua aizu, dastatu egingo zaitut gau eroen gutizia bihotz ezkutua Aizu, zoratu egingo nauzu gure betiko jolasa bihotz ezkutua aizu, dastatu egingo zaitut gau eroen gutizia
2.
Zerua 04:00
Bat gara zeruertzari begira bi gorputz bihotz bakarrean hiru izar uxo gu jagoten lau hodei zuriren artean Bostak dira… Eta gauak jada ez dauka zentzurik eguzkia portutik agertzen denean Zerua Bat egin dugu sekretuekin bi musu agur esatean hiru mezu etxera bidean lau esan ez genituenak Bostak dira… Eta gauak jada ez dauka zentzurik eguzkia portutik agertzen denean iraultzaren koloreko zerua iragana galduta, geroa eskuetan Zerua Eta gauak jada ez dauka zentzurik eguzkia portutik agertzen denean iraultzaren koloreko zerua iragana galduta, geroa eskuetan Zerua, gorria zerua, iraultza Eta gauak jada ez dauka zentzurik eguzkia portutik agertzen denean iraultzaren koloreko zerua iragana galduta, geroa eskuetan
3.
Ortzadarra 03:21
Zubi bat eraiki dut sentimendu arrunten gainetik doa zubi bat eraiki dut hamaika koloretakoa Segundo batean argi hurrengoan ilun segundo batean zuri hurrengoan azul Azul, azul ilun Negar malko bat argi izpi bat ortzadarra ortzadarra ortzadarra Zubi bat eraiki dut Erromatik erbestera doa zubi bat eraiki dut nire barne-barneko kaosaz Segundo batean argi hurrengoan ilun segundo batean zuri hurrengoan azul Azul, azul ilun Negar malko bat argi izpi bat ortzadarra ortzadarra ortzadarra Eta orain gura zaitut lehen gorroto zintudan beste Negar malko bat argi izpi bat ortzadarra ortzadarra ortzadarra
4.
Rock n’ rolla izango naiz zure ezpainen artean tentsioarekin dantzan gaua igaro ostean etxera eraman nazazu ahaztu baitut bidea bidea... Ahotsa urratu arte mila heriotza txikik jarraituko dute gugan bizirik nekatu arren onik irtengo gara, gure baitan mila heriotza txiki Rock n’ rolla izango naiz zure hanken artean bihotzean barna sartu eta berriz kalera bakardadeari agur, bihar arte xumea xumea Ahotsa urratu arte mila heriotza txikik jarraituko dute gugan bizirik nekatu arren onik irtengo gara, gure baitan mila heriotza txiki Rock n’ rolla izango naiz zure ezpainen artean rock n’ rolla izango naiz zure hanken artean Ahotsa urratu arte mila heriotza txikik jarraituko dute gugan bizirik nekatu arren onik irtengo gara, gure baitan mila heriotza txiki Mila heriotza txiki, mila heriotza txiki, mila heriotza txiki, mila heriotza txiki...
5.
V 02:23
Hiria sutan da, sutan, sutan… azaroaren bosta, gogoan izan… konspirazioa eta bolbora ni hemendik noa atoan Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz! Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz! Eztanda egin du bart, lehertu da gure esperantza, sugarretan aitortzen dut jauna, neu izan naiz baina hemendik noa atoan Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz! Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz! Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz harrapatu… Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz! Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz! Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz! Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz!
6.
Gure gaua 04:14
Hauxe da gure gaua Larunbata biribilduta ageri zaigu egutegian azkenik eguna heldu da urduri paratu gara, adrenalina zainetan zehar eta zeruan jeloskor ilargi betea hauxe da gure… Hauxe da gure gaua Hauxe da gure gaua Topa egin dezagun orain, morena, gugatik soilik gora kopak dantzatzen hasita izarrak baikara eskutik heldu nazazu neska, irten gaitezen pistara begirada guztien aurrera hauxe da gure… Hauxe da gure gaua Hauxe da gure gaua Izotzak urtzen ari dira barra gaineko baso hutsetan beroa jasanezina da baina gugan nekerik ez da, ez dugu sekula atsedenik behar gaurkoan ez gara logura Hauxe da gure gaua Hauxe da gure gaua Hauxe izan da gure gaua
7.
Nomada 03:56
Ihes egin nahi dut, ihes urrunera iparrorratzik ez bada bazterbidean, lerro etenak azalean jositakoak Ez dezala denborak mugarik ezarri eta ez dezala arrazoiak agindu Nomada izan nahiko nuke zure eskutik nora ezean, nomada Buruarekin sentitu eta bihotzarekin pentsatzean mapa guztien kontra egitean bide berriak badira Ez dezala denborak mugarik ezarri eta ez dezala arrazoiak agindu Nomada izan nahiko nuke zure eskutik nora ezean nomada izan nahiko nuke zure eskutik nora ezean, nomada Nomada izan nahiko nuke zure eskutik nora ezean nomada izan nahiko nuke zure eskutik nora ezean, nomada
8.
Espero dena 03:58
Izan emakume fin euskaldun, jator eta atsegin graziaduna baina ez lizuna zure hitzak neurtu ez berritsu eta ez mutu lista izan zaitez baina lar ere ez Ni ez naiz hori dena gaurtik niregandik espero dena Eraiki harreman bat betiko eta fidel erabat ahal bada normal heterosexual zure eskubideen alde hartu fabrika edo kale egin aski lan bigarren filan Ni ez naiz hori dena gaurtik niregandik ni ez naiz hori dena gaurtik niregandik espero dena Zure sosak atera eta gero ikasi bi karrera egin ezazu jai eta lan ere bai eginbehar zerrenda azkenean denera heltzen da kapadun dama superwomana Ni ez naiz hori dena gaurtik niregandik ni ez naiz hori dena gaurtik niregandik espero dena Ni ez naiz hori dena gaurtik niregandik ni ez naiz hori dena gaurtik niregandik espero dena
9.
Askatasuna saldu zigutenean hipotekatu genuen gure zoria artzanor bagina lez saiatu ginen ametsei galbidea argiztatzen, eta argirik ez zen Isiltasun oihu bat dena galdu dugunontzat apurrekin bete ditugu bihotzeko sakelak sentimenduen bila Iragan estankoen gatibu diren orainaren itxaropen heldulekuak geroaren zain herren zimeldu dira ezintasunaren jabe sentitzearen gazi-gozoan Isiltasun oihu bat dena galdu dugunontzat apurrekin bete ditugu bihotzeko sakelak sentimenduen bila Nondik gatoz? Nora goaz? Nor ote gara? Isiltasun oihu bat dena galdu dugunontzat apurrekin bete ditugu bihotzeko sakelak sentimenduen bila
10.
Hegan 03:55
Mundua biraka nire inguruan ateak zabaltzen dira bidean ezkerra eta eskuina elkartu dira begi-keinua egin dit dislexiak Gora, gora, gora Hegan noa zoru azpitik zerurantz hegan noa norabiderik gabe hegan Eskailerak binaka ziztu bizian arazo guztiak destilatuaz kimika zaporea arnasbidean belar txarrek ke zuria dariela Gora, gora, gora Hegan noa zoru azpitik zerurantz hegan noa norabiderik gabe hegan Hegan noa zoru azpitik zerurantz hegan noa norabiderik gabe Hegan, hegan, hegan, hegan, hegan, hegan, hegan noa norabiderik gabe Hegan, hegan, hegan, hegan noa, irtenbiderik gabe hegan
11.
Hegan II 03:29

credits

released November 2, 2015

license

all rights reserved

tags

about

ENKORE Bilbao, Spain

Musikari belaunaldi berri bat ordezkatzen dute. Belaunaldi horrek lehen aldiz bizi du laurogeiko hamarkadan Kalifornian sortutako hardcorearen xarma melodikoa eta erritmoak. Enkorek kantu zuzenak, erraz gogoratzen diren leloak eta kontu handiz txertatutako koruak aurkezten ditu. ... more

contact / help

Contact ENKORE

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like E, you may also like: