E

by Enkore

/
  • Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

     €10 EUR  or more

     

1.
2.
04:00
3.
03:21
4.
5.
02:23
6.
04:14
7.
03:56
8.
03:58
9.
10.
03:55

credits

released November 2, 2015

tags

tags: rock Bilbao

license

all rights reserved

feeds

feeds for this album, this artist

about

ENKORE Bilbao, Spain

Musikari belaunaldi berri bat ordezkatzen dute. Belaunaldi horrek lehen aldiz bizi du laurogeiko hamarkadan Kalifornian sortutako hardcorearen xarma melodikoa eta erritmoak. Enkorek kantu zuzenak, erraz gogoratzen diren leloak eta kontu handiz txertatutako koruak aurkezten ditu. ... more

contact / help

Contact ENKORE

Streaming and
Download help

Track Name: Bihotz ezkutua
Aspaldiko partez aurkitu gara kasualitate hutsaren mesedetan
bion arteko begiradak dio: ”gaua interesgarri jartzen hasi da”
narananana dantzatuz hurbildu zara
narananana ahopeka belarrira

Aizu, zoratu egingo nauzu
gure betiko jolasa
bihotz ezkutua
aizu, dastatu egingo zaitut
gau eroen gutizia
bihotz ezkutua

Argiak zarbeldu dira Benitoren erritmoaz
begi txilotuek markatzen dute atzera kontua
narananana dantzatuz hurbildu zara
narananana ahopeka belarrira

Aizu, zoratu egingo nauzu
gure betiko jolasa
bihotz ezkutua
aizu, dastatu egingo zaitut
gau eroen gutizia
bihotz ezkutua

Aizu, zoratu egingo nauzu
gure betiko jolasa
bihotz ezkutua
aizu, dastatu egingo zaitut
gau eroen gutizia
Track Name: Zerua
Bat gara zeruertzari begira
bi gorputz bihotz bakarrean
hiru izar uxo gu jagoten
lau hodei zuriren artean

Bostak dira…

Eta gauak jada ez dauka zentzurik
eguzkia portutik agertzen denean

Zerua

Bat egin dugu sekretuekin
bi musu agur esatean
hiru mezu etxera bidean
lau esan ez genituenak

Bostak dira…

Eta gauak jada ez dauka zentzurik
eguzkia portutik agertzen denean
iraultzaren koloreko zerua
iragana galduta, geroa eskuetan

Zerua

Eta gauak jada ez dauka zentzurik
eguzkia portutik agertzen denean
iraultzaren koloreko zerua
iragana galduta, geroa eskuetan

Zerua, gorria
zerua, iraultza

Eta gauak jada ez dauka zentzurik
eguzkia portutik agertzen denean
iraultzaren koloreko zerua
iragana galduta, geroa eskuetan
Track Name: Ortzadarra
Zubi bat eraiki dut
sentimendu arrunten gainetik doa
zubi bat eraiki dut
hamaika koloretakoa

Segundo batean argi
hurrengoan ilun
segundo batean zuri
hurrengoan azul

Azul, azul ilun

Negar malko bat
argi izpi bat
ortzadarra
ortzadarra
ortzadarra

Zubi bat eraiki dut
Erromatik erbestera doa
zubi bat eraiki dut
nire barne-barneko kaosaz

Segundo batean argi
hurrengoan ilun
segundo batean zuri
hurrengoan azul

Azul, azul ilun

Negar malko bat
argi izpi bat
ortzadarra
ortzadarra
ortzadarra

Eta orain gura zaitut
lehen gorroto zintudan beste

Negar malko bat
argi izpi bat
ortzadarra
ortzadarra
ortzadarra
Track Name: Mila heriotza txiki
Rock n’ rolla izango naiz zure ezpainen artean
tentsioarekin dantzan gaua igaro ostean
etxera eraman nazazu ahaztu baitut bidea
bidea...

Ahotsa urratu arte
mila heriotza txikik jarraituko dute gugan bizirik
nekatu arren
onik irtengo gara, gure baitan mila heriotza txiki

Rock n’ rolla izango naiz zure hanken artean
bihotzean barna sartu eta berriz kalera
bakardadeari agur, bihar arte xumea
xumea

Ahotsa urratu arte
mila heriotza txikik jarraituko dute gugan bizirik
nekatu arren
onik irtengo gara, gure baitan mila heriotza txiki

Rock n’ rolla izango naiz
zure ezpainen artean
rock n’ rolla izango naiz
zure hanken artean

Ahotsa urratu arte
mila heriotza txikik jarraituko dute gugan bizirik
nekatu arren
onik irtengo gara, gure baitan mila heriotza txiki

Mila heriotza txiki, mila heriotza txiki, mila heriotza txiki, mila heriotza txiki...
Track Name: V
Hiria sutan da, sutan, sutan…
azaroaren bosta, gogoan izan…
konspirazioa eta bolbora
ni hemendik noa atoan

Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz!
Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz!

Eztanda egin du bart, lehertu da
gure esperantza, sugarretan
aitortzen dut jauna, neu izan naiz
baina hemendik noa atoan

Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz!
Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz!

Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz harrapatu…

Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz!
Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz!
Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz!
Ezetz harrapatu, ezetz harrapatu, ezetz!
Track Name: Gure gaua
Hauxe da gure gaua

Larunbata biribilduta ageri zaigu egutegian
azkenik eguna heldu da
urduri paratu gara, adrenalina zainetan zehar
eta zeruan jeloskor ilargi betea
hauxe da gure…

Hauxe da gure gaua
Hauxe da gure gaua

Topa egin dezagun orain, morena, gugatik soilik gora kopak
dantzatzen hasita izarrak baikara
eskutik heldu nazazu neska, irten gaitezen pistara
begirada guztien aurrera
hauxe da gure…

Hauxe da gure gaua
Hauxe da gure gaua

Izotzak urtzen ari dira barra gaineko baso hutsetan
beroa jasanezina da
baina gugan nekerik ez da, ez dugu sekula atsedenik behar
gaurkoan ez gara logura

Hauxe da gure gaua
Hauxe da gure gaua

Hauxe izan da gure gaua
Track Name: Nomada
Ihes egin nahi dut, ihes urrunera
iparrorratzik ez bada
bazterbidean, lerro etenak
azalean jositakoak

Ez dezala denborak
mugarik ezarri eta
ez dezala arrazoiak
agindu

Nomada izan nahiko nuke
zure eskutik nora ezean, nomada

Buruarekin sentitu eta
bihotzarekin pentsatzean
mapa guztien kontra egitean
bide berriak badira

Ez dezala denborak
mugarik ezarri eta
ez dezala arrazoiak
agindu

Nomada izan nahiko nuke
zure eskutik nora ezean
nomada izan nahiko nuke
zure eskutik nora ezean, nomada

Nomada izan nahiko nuke
zure eskutik nora ezean
nomada izan nahiko nuke
zure eskutik nora ezean, nomada
Track Name: Espero dena
Izan emakume fin
euskaldun, jator eta atsegin
graziaduna
baina ez lizuna
zure hitzak neurtu
ez berritsu eta ez mutu
lista izan zaitez
baina lar ere ez

Ni ez naiz hori dena
gaurtik niregandik
espero dena

Eraiki harreman bat
betiko eta fidel erabat
ahal bada normal
heterosexual
zure eskubideen alde
hartu fabrika edo kale
egin aski lan
bigarren filan

Ni ez naiz hori dena
gaurtik niregandik
ni ez naiz hori dena
gaurtik niregandik
espero dena

Zure sosak atera
eta gero ikasi bi karrera
egin ezazu jai
eta lan ere bai
eginbehar zerrenda
azkenean denera heltzen da
kapadun dama
superwomana

Ni ez naiz hori dena
gaurtik niregandik
ni ez naiz hori dena
gaurtik niregandik
espero dena

Ni ez naiz hori dena
gaurtik niregandik
ni ez naiz hori dena
gaurtik niregandik
espero dena
Track Name: Isiltasun oihu bat
Askatasuna saldu zigutenean
hipotekatu genuen gure zoria
artzanor bagina lez saiatu ginen
ametsei galbidea argiztatzen, eta argirik ez zen

Isiltasun oihu bat dena galdu dugunontzat
apurrekin bete ditugu bihotzeko sakelak
sentimenduen bila

Iragan estankoen gatibu diren
orainaren itxaropen heldulekuak
geroaren zain herren zimeldu dira
ezintasunaren jabe sentitzearen gazi-gozoan

Isiltasun oihu bat dena galdu dugunontzat
apurrekin bete ditugu bihotzeko sakelak
sentimenduen bila

Nondik gatoz? Nora goaz?
Nor ote gara?

Isiltasun oihu bat dena galdu dugunontzat
apurrekin bete ditugu bihotzeko sakelak
sentimenduen bila
Track Name: Hegan
Mundua biraka nire inguruan
ateak zabaltzen dira bidean
ezkerra eta eskuina elkartu dira
begi-keinua egin dit dislexiak

Gora, gora, gora

Hegan noa
zoru azpitik zerurantz
hegan noa
norabiderik gabe
hegan

Eskailerak binaka ziztu bizian
arazo guztiak destilatuaz
kimika zaporea arnasbidean
belar txarrek ke zuria dariela

Gora, gora, gora

Hegan noa
zoru azpitik zerurantz
hegan noa
norabiderik gabe
hegan

Hegan noa
zoru azpitik zerurantz
hegan noa
norabiderik gabe

Hegan, hegan, hegan, hegan, hegan, hegan, hegan noa norabiderik gabe
Hegan, hegan, hegan, hegan noa, irtenbiderik gabe hegan